XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nolakoa da sindikaritza kristaua? Sindikato gehienak ideial sozialistak eta gutxi asko erreboluzionarioak erabiltzen zituztela ukusirik, XIX-garren gizaldearen azkenaldian eta XX-garrenaren hasieran, ideial kristauetan oinharrituriko sindikatoak eratu ziren.

Hasieran behintzat, aintzinako ermandantetatik gertuago zeudelako edo, giza mailako burruka ideia baztertu zuten, eta elkartasun, maitasun eta zuzentasun kristau ideia sartu.

Lehenaldian, sindikato gehienak, horiak deitzen zien.

Baina, Europan asko ugaritu ziren kidekoak, eta lehen mundu gerra ondoren beste sindikatoak ere eboluzionatu egin zuten, eta batez ere, faszismoaren aurka elkarrekin eraman zuten burruka zela eta, pixkanaka elkarganatzen joan ziren.

Sindikato kristauak aldika-aldika bere konfesionaltasuna galtzen joan ziren eta, gaur, beste sindikatoen alderdiak onhartu dituzte.

Esandakoaren eredu bezala Frantziako Langile Katolikoen Konfederazioa ipiniko dugu (CFTC).

1964-ean, zerbait behinik, bere araudia berritu zuen, Elizaren dotrina ofiziala zapuztearren.

Sozialismo gizakoia zela aitortu zuen bere oinharriko ideiala, eta bere anagramako C aldatu egin zuen;(...).